Estrategia - Despoblacion

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Despopulatzearen aurka Borrokatzeko Estrategia bultzatu du, 2023ko apirilaren 26an onetsitako Gobernu Akordioaren bidez. Estrategia hori zeharkako plangintza publikorako tresna da Nafarroako Foru Komunitatean, eta baterako gobernu-ekintza sustatzen du gizarte-, ekonomia- eta lurralde-baldintza egokiak ezartzeko helburu orokorrarekin, Nafarroan despopulatzen ari diren eremuetako biztanleriari eusteko eta biziberritzeko. 

Nafarroako despopulatzeari konponbidea emateko, ekintza koordinatua eta iraunkorra beharrezkoa da, eta administrazioek, gizarte zibilak eta sektore pribatuek parte hartu behar dute. Konpromiso irmo baten eta ongi zehazturiko estrategia baten bidez bakarrik bermatzen ahalko da Nafarroako eskualde guztiek etorkizun oparoa eta orekatua izatea. 

Helburu orokorra eta esparruak

Nafarroan despopulazioaren aurka borrokatzeko estrategiarekin lortu nahi den helburu orokorra honako hau da:

Gizarte-, ekonomia- eta lurralde-baldintzak ezartzea, Nafarroan despopulazioan dauden eremuetako biztanleria mantentzeko eta biziberritzeko.

Horretarako, honako eremu hauek ezarri dira:

Sakatu + eremu bakoitzaren helburua eta ardatzak kontsultatzeko

1
BIZTANLE BERRIAK
2
OINARRIZKO ZERBITZUAK
3
GIZARTE HARREMANAK
4
KOHESIO EKONOMIKOA
5
LURRALDE KOHESIOA
6
LANDA-BIZITZAREN IDENTITATEA ETA BALIOA
Imagen 1
Imagen 2
Imagen 3
Imagen 4
Imagen 5
Imagen 6

Helburua

Biztanle berriak integratzeko baldintzak ezartzea, demografiari eustea eta suspertzea ahalbidetzeko.

Ardatzak

  • 1.1 ardatza. Aldi baterako biztanleriaren integrazio demografikoa.
  • 1.2 ardatza. Biztanleria migratzailearentzako harrera-guneak.

Helburua

Despopulazio-arriskuan dauden eremuetan bizi diren pertsonek oinarrizko zerbitzu publikoetarako sarbide zuzena izango dutela bermatzea.

Ardatzak

  • 2.1 ardatza. Adinekoentzako eta haurrentzako arreta eta zaintza.
  • 2.2 ardatza. Hezkuntza hobetzea, biztanleria finkatzeko elementu gisa.
  • 2.3 ardatza. Osasun-zerbitzuetarako sarbide ekitatiboa.
  • 2.4 ardatza. Oinarrizko elementuen hornidura (merkataritza, farmazia...)

Helburua

Landa-eremuko gizarte-kohesioa indartzea, gizarte-harremanetarako eta bizi-proiekturako gune positibo gisa.

Ardatzak

  • 3.1 ardatza. Berdintasunezko, erantzunkidetasunezko eta askotariko bizi-espazioa.
  • 3.2 ardatza. Gazteentzako aukera gunea.
  • 3.3 ardatza. Kultura eta kirola sozializatzeko funtsezko elementu gisa.
  • 3.4 ardatza. Ezagutza transmititzeko belaunaldiarteko harremanak.
  • 3.5 ardatza. Asoziazionismoa, lankidetza eta boluntariotza (batez ere emakumeek lideratutakoa).

Helburua

Eredu ekonomikoaren aldaketa sustatzea, baliabide endogenoen (ekonomia berdea) balioan jartzean eta kudeaketa iraunkorrean oinarritutako eredu baterantz.

Ardatzak

  • 4.1 ardatza. Ekonomia berdeko, gizarte-berrikuntzako eta ondare-balorizazioko jardueren garapen endogenoa.
  • 4.2 ardatza. Ekintzailetza endogenoa.
  • 4.3 ardatza. Garapen ekonomiko jasangarrirako landa-turismoa.
  • 4.4 ardatza. Zerga-pizgarriak eta diskriminazio-ekintza positiboa.
  • 4.5 ardatza. Tokiko beharretara egokitutako formakuntza-programak.

Helburua

Landa-eremuen garapena ahalbidetuko duen asentamendu-eredu orekatua eta iraunkorra bultzatzea.

Ardatzak

  • 5.1 ardatza. Despopulazioaren aurka borrokatzeko udal-gaindiko eremua eta erronka demografikoa.
  • 5.2 ardatza. Herrien errealitatera egokitutako hirigintza-tresnak.
  • 5.3 ardatza. Landa-etxebizitza.
  • 5.4 ardatza. Konektagarritasuna eta gaitasun digitalak.
  • 5.5 ardatza. Egokitutako mugikortasun ereduak.
  • 5.6 ardatza. Ongizaterako oinarrizko azpiegiturak.
  • 5.7 ardatza. Politika publikoen eragin demografikoaren ebaluazioa.

Helburua

Landa-nortasunari, landa-bizitzari eta haren balioei balioa ematea, etengabeko bilakaeran.

Ardatzak

  • 6.1 ardatza. Landa-identitatea positibizatzea.
  • 6.2 ardatza. Kultura eta landa-ondarea.
Contenido para tablet

Gehiago jakin nahi duzu?

Kontsultatu web tresna hau estrategiari buruzko guztia 4 fasetan eskuratzeko: diagnostikoa, plangintza, jarraipena eta ebaluazioa.