Más sobre despoblación - Despoblacion

Despopulazioa Nafarroan, fenomeno kezkagarria
Udalerrien %60 baino gehiago despopulazioak kaltetu ditu
Despopulazioa fenomeno kezkagarria da, eta zabaltzen ari da landa-eremuan, Europan eta Estatu mailan eta Nafarroan ere bai. Horrela, interesa sortu du gizartean eta Herri Administrazioetan, hori geldiarazteko ekimenak jorratzearren. Nafarroan, XX. mendeko bigarren erdialdean hasi zen, eta, gaur egun, Nafarroako udalerrien %60 baino gehiago horren eraginpean daude.
Toki Administrazio eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak despopulazio-arriskuan dauden udalerrien azterketa bat (2021) eta mapa bat egin zituen, azken 30 urteetan izandako bilakaera erreferentzia moduan hartuta, eta, bertan, arrisku-maila koloreen bidez adierazten da. Nabarmentzekoa da leku hauetako intzidentzia: Pirinioak, Pirinioaurrea, Zangozako eskualdeak, Erdialdeko Zona eta Lizarraldea eta Nafarroako Ipar-mendebaldeko zenbait udalerri.

Ondare- eta gizarte-memoria ahaztea
Gure herrietako biztanleria galtzeak ez du soilik esan nahi biztanle gutxiago daudenik, baizik eta gazte gutxiago izatea eta adin handiagoko biztanleria portzentualki handitzea.
Demografiaren aldetik begiratuta, itzulera zaileko egoeren aurrean gaude, behar bezala jokatzen ez bada. Era berean, herriak uzteak Nafarroako ondare- eta gizarte-memoriaren zati aberats bat ahaztea eta galtzea eragiten du, eta hori azken biztanleekin galdu egingo da.
Aukera berriak
Ondare natural eta kulturalak errotuta jarraitzen du herrietan, eta horiek kontserbatzeak eta sustatzeak aukera berriak sortzen ditu.
Turismo-eremua, landa eta natur ondarearen kontserbazioa, biztanleentzako zerbitzuei eustea, berrikuntzaren aldeko apustua nahiz landa-ingurunetik telelana egiteko aukera despopulazioak kaltetutako herriek eskaintzen dituzten aukera ugarietako batzuk dira. Azken finean, herriak ekintzailetzara irekita daude. Herriak etorkizunez beteta daude.
Despopulazioaren aurkako Borrokarako Batzordea
2018ko Pirinioak Planaren bidez, ekintza zehatzak garatzen hasi ziren lurralde horretan gehien despopulatuta zeuden udalerrietan. 2019an, Despopulazioaren aurka Borrokatzeko Departamentuarteko Batzordea sortu zen, Nafarroako Gobernuak egindako apustu gisa, Departamentu eta Zuzendaritza Nagusien proiektuak koordinatzeko, Despopulazioaren aurkako Borroka eta Erronka Demografikoa bezalako zeharkako gai batean.
Toki Administrazio eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia, Lurraldearen Kohesiorako Departamentuari atxikia, arlo horretako koordinazioa gidatzen duen unitatea da, eta jarduerak egin ditu Departamentu ezberdinen 40 proiektu baino gehiagotan, 2021ean.